viernes, 16 de diciembre de 2011

Zarautz Pontarlier Elkartrukea 2011

Irudi gehiago ikusteko
Joan den abenduaren 2an abiatu ziren Lizardi Institutuko 41 ikasle eta 3 irakasle Pontarlier (Frantzia) herrira elkartruke programari jarraipena emateko asmoz. 18 urte igaro dira dagoeneko elkartruke programa hau martxan jarri zenetik eta 8 egun hauetan bertako kultura eta bizimodua ezagutzeko aukera paregabea izan dute gure gazte bidaiariek. Datorren udaberrian, frantziarrak etorriko dira gure herria ezagutzera eta dastatzera.. Hau guztia gauzatu bada, udaletxearen, ikasleen, gurasoen eta Lizardi Institutuko irakasleen lankidetza paregabeari esker izan da.

Laborategi tekniketako ikasleen bisita


Azaroaren 23a izugarri gustatu zitzaigun eguna izan zen. Laborategian, suteen arriskua oso handia denez, Laborategi Teknikak ikasten dugun ikasle guztiok Babesa Suzai enpresara joan ginen, beti bezala, zerbait berria ikasteko asmoz.

Osteratxo eder baten ostean, heldu ginen itsas-mendiko enpresa hartara. Oso adeitsua zen bertako langile batek, hogeita zortzi ikasleri hainbat azalpen eman zizkigun suaren aurrean nola jokatu azalduz. Horretarako, lehendabizi hainbat adierazpen egin zituen, hala nola, zein su-mota dauden (A, B, C, D eta E), zein su-itzalgailu erabili kasu bakoitzean eta baita nola jokatu suaren aurrean ere.

Bi su-itzalgailu moten erabilera erakutsi zigun, baita su-itzalgailu bakoitza nola hartu ere: bat karbono dioxidoz betea eta bestea, hautsez. Hori egin ondoren, bakoitzak ikasitakoa frogan jarri genuen, nahita eginiko su baten aurrean karbono dioxidozko su-itzalgailua erabiliz. Beldurrei aurre eginez, denok ondo egin genuela esan zigun bertako langileak. Azkenik, irakasleak ere ondo egin genuela ikusi zuenean, laborategian ez dugula arriskurik izango zirtatu zuen.

Besterik gabe, eskerrak eman behar dizkiegu bertako langileei gurekin honen adeitsuak izateagatik, eta nola ez, Lizardi Institutuari beti gure segurtasunean pentsatzen duelako.

Irteera hau oso egokia iruditru zaigu, oso garrantzitsua baita laborategi batean su-itzalgailu bat nola erabiltzen den jakitea. Horregatik irteera hau urtero egitea gomendatzen dugu.